LYRIC

Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Tipi-tapa, dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Zain gaude bidean jarrita!

Suge-gisa sigi-sagaka, gora, bera tajira-bira
Tuteratik Altzürüküraino Oiondik Garazira!
Mendi, larre eta galsoro, goialbatik ilunsentira,
Euskaldunon ameslarietan taupadak entzuten dira!

Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Tipi-tapa, dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Zain gaude bidean jarrita!

Hankek dardar egiten dute, dardar editen du bihotzak…
Lur honen minak sendatzen ditu zangoen danbor-hotsak
Ez, ez gara otsoen mende, izuak jotako bildotsak…
Airera ozen hegalda ditzagun isilduriko ahotsak!

Negar, ustekabean, negar egin nahi dut…
Pozez ta grinez, indar eginez
Korrika badator!
Badator!

Tipi-tapa, tipi-tapa…

Added by

Admin

SHARE

Your email address will not be published. Required fields are marked *

ADVERTISEMENT